Txirrindularitza

Guarischik etapa, Brand lider

Velocio taldeko esprinterra izan da azkarrena Italiako Giroko lehen etapan, eta, bigarren postua lortuta, lider jarri da Lucinda Brand (Rabo Liv).

unai zubeldia
2015eko uztailaren 4a
15:38
Entzun

Espero bezala, ihesaldia, kontrola eta esprinta izan du Italiako Giroko lehen etapak, eta Barbara Guarischi italiarra (Velocio) izan da azkarrena, Lucinda Brandi (Rabo Liv) aurrea hartuta. Gainsariei esker, lider jarri da herbeheretarra. Aurretik, hirukote bat ibili da ihes eginda: Jasinska Malgorzta (Ale Cipollini), Chantal Hoffmann (Lotto) eta Ana Maria Covrig (Bepink). Etapa hastearekin batera joan dira ihesean, eta hiru minutu baino gehiagoren aldea ere izan dute, baina tropelak kontrolpean izan ditu une oro. Gorenja Vas hirugarren mailako mendatean gora ezinean geratu da Hoffmann, eta hamar kilometro eskas falta zirela geratu da ezerezean bikoaren ahalegina. Bigarren etapa jokatuko da bihar, Gaiarine eta San Fior artean (121,5 km).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.