Gurpegi: «Harakin bat dirudit, eta ez da horrela»

2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun
ATHLETIC. Carlos Gurpegik erantzun egin zien atzo jokalari gogorra dela diotenei. «Badirudi harakin bat naizela, eta ez da horrela. Gainera, lau partidatan sei falta bakarrik adierazi dizkidate. Oldarkorra naiz, eta gogor sartzen naiz beti baloiaren bila, baina lasai nago, hori da nire jokoa, horri esker jokatu ditut jada 200 partida baino gehiago Athleticekin Lehen Mailan», aitortu zuen Andosillakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.