Gurpegik belauneko lotailua hautsi du, eta agur esan dio sasoiari

2011ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Carlos Gurpegik ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan. Ezkerreko belauneko atzealdeko lotailu gurutzatua hautsi zuen herenegun Valentzian jokaturiko partidan, eta sei edo zortzi hilabete inguru beharko ditu berriz ere jokatzeko. Gurpegik min hartuta utzi behar izan zuen partida, eta hasiera batean belauna trokatu zuela zirudien arren, mediku azterketak erakutsi zuen lesioa uste baino larriagoa zela.Erresonantzian garbi ikusi zen lotailua hautsita zegoela. Gauzak hala, aurki egingo diote ebakuntza, eta ezingo du taldekideekin lan egin hurrengo denboraldi-aurrera arte. Fernando Llorentek ere izterrean min hartuta utzi zuen Valentziako partida; halere, haren lesioa ez da hain larria, eta ondo bidean etzi Atleticoren aurka jokatzeko moduan egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.