Bi puntu baino gehiago galdu zuen atzo Athleticek Valentziaren aurkako partidan. Valentziarrek 89. minutuan berdindu zuten, baina ihes egin zuten bi puntu horiez gain, Carlos Gurpegi denboraldi osorako galdu zuen atzokoan. Andosillako jokalariak aurreko lotailu gurutzatuan haustura bat jasan zuen medikuek gaur baieztatu dutenez, eta denboraldi honetan ezingo du gehiago jokatu. Haustura hori sendatzeko ebaketa egingo diote.
Joseba Llorente aurrelariak ere min hartu zuen; ezker belaunean tendinitisa du.