Carlos Gurpegi Athleticeko futbol jokalariak buruan kolpe handia hartu zuen atzo Bilbon, San Mamesen, Sportingen kontrako partidan, une batez kordea galdu zuen, erietxera eraman zuten, azterketak egin zizkioten baina medikuek esan dute onera egin duela eta ondo dagoela.
Sudurra hautsi zuen jokalariak, halaber, eta gaur egin diote ebakuntza. Baliteke gaur bertan jasotzea alta.
Ivan Cuellar Sportingeko atezainak eta biek talka egin zuten Athleticen erdiraketa batean, eta orduan hartu zuen min Gurpiegik. Atezainak eskubiko orkatila apurtu zuen eta lau hilabeterako izango du.
Futbola
Gurpegik onera egin du, atzo buruan kolpe handia jaso ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu