Txukun jardun zuen Garatek, baina baita aurkariek ere, Rujano venezuelarrak batez ere. Nagusiko bosgarren postutik ahalik eta goren jauzi egitea zen irundarraren asmoa, baina bide erdian geratu zen. Podiumeko postuetara hurbildu, hurbildu da Garate. 13 segundora besterik ez du hirugarren eskailera. Segundo gutxi, baina gehiegi, aldi berean.
Gutxi, 13 segundo ez delako ezer. Pedal kolpe batzuk. Arnas-estu batzuk. Atzera begiratu soil bat. Garatek 13 segundo horiek nori jan behar dizkien ikusita, ordea, gehiegi izan daitezke. Gehiegi, Rujano eta Simoni atzean uztea zaila izango delako oso Garaterentzat. Segundoak baino gehiago, haiek urruntzeko aukera da funtsezkoa. Behin bikoa urrundu ezkero, aitaren batean irabaz ditzake 13 segundoak Garatek, baina, urrunduko al ditu? Nekez.Nekez, Garate bera bezain edo indartsuago daudelako Simoni eta Rujano. Limone Piemonteko etapa bukaeran, herenegun, eta atzo, Turingo erlojupekoan erakutsi zuten hori. Garate bi horiek baino hobeto moldatzen da erlojupekoetan. Ez da espezialista petoa, baina hobea bai, Rujano baino, batez ere, eta ez zituen haiek gainditu. 34 segundo bakarrik jan zizkion Rujanori Garatek, eta bederatzi Simoniri.Danilo Di Luca ere nahiko justu doa. Podiumeko hirugarren postua galdu zuen herenegun, eta laugarrenari ozta-ozta eutsi zion atzo. Garate bost segundora du orain eta, itxuraz, gaur amore emango du, Finestren. Bosgarrena baino hobea da laugarrena Garaterentzat, erremate ona.Ivan Basso etapa garailea, Rujano txikia eta Paolo Savoldelli liderra izan ziren eguneko garaileak. Rujano bikain aritu zen, ezin hobe. Podiuma esku-eskura du eta sasoi betean dagoela berretsi zuen berriro. Txikia eta arina da, eta erlojupeko ordekatan eta jaitsieran dena zuen kontra Selle taldekoak. Superga gaineko igoeran dena eman zuen, ordea. Onenetakoa izan zen haneta, horri esker, behin betiko atzerapena murriztu zuen. Bere kirol zuzendariak, Gianni Saviok, erlojupekorik gabe Giroa Rujanorena zela esan zuen txantxetan. Erlojupekoekin podiuma lortuko du ziurrenik. Sekulako arrakasta da hori itzuli handi bat lehen aldiz korritzen duen txirrindulari batentzat.
Savoldellik aurrerapauso garrantzitsua eman du
Paolo Savoldelli liderrarentzat ere hitzordu garrantzitsua zen atzokoa eta emaitza ona lortu zuen. Mendate gainean 14 segundo bakarrik kentzen zizkion Simoniri, baina bigarren erdian hustu egin zen italiarra, eta minutua irabazi Simoniri. Liderrak 2.09ko errenta du orain. Ez du ziurra garaipena, baina Simoniren erasoarekin nola jokatu pentsatzeko astia izango du, itsu-itsu aritu gabe.
Bassok ere merezi ditu loreak. Ez da espezialista, baina espezialista asko hartu zituen hankapean. Bi etapa irabazi ditu jarraian eta hirugarrena irabaz dezake gaur. Giroko txirrindulari indartsuena da eta hirugarrena irabazi nahiko du gaur, Savoldelliren kaltean.
-
Sailkapenak
18. ETAPA
1. Ivan Basso (CSC) 45.052. Vl. Karpets (I. Balears) 9ra3. David Zabriskie (CSC) 20ra4. Paolo Savoldelli (Dis.) 23ra5. Dario Cioni (Liquigas) 28ra6. Serhii Hontxar (Domina) 40ra7. M. Bruseghin (Fassa) 1.02ra8.
Juanma Garate
(Saun.) 1.25era9. Paolo Bettini (QST) 1.28ra10. G. Simoni (Lampre) 1.34ra21.
H. Zubeldia
(Eus.-Eus) 2.46ra37.
Unai Osa
(I. Ballears) 3.23ra
NAGUSIA
1. Paolo Savoldelli (Dis.) 82.10.182. G. Simoni (Lampre) 2.09ra3. Jose Rujano (Selle) 3.00ra4. Danilo Di Luca (Liqui.) 3.08ra5.
Juanma Garate
(Saun.) 3.13ra6. Serhii Hontxar (Domina) 4.22ra7. Vl. Karpets (I. Balears) 6.30era8. Dario Cioni (Liquigas) 6.52ra9. P. Caucchioli (Cr. Agr.) 6.53ra10. M. Bruseghin (Fassa) 8.21era18.
Unai Osa
(I. Balears) 16.01era24.
Patxi Vila
(Lampre)29.43ra54.
H. Zubeldia
(Eus.) 1.26.15era