Gutxienez 73 lagun hil dira Egipton, futbol partida baten osteko istiluetan

Al-Ahly eta Al-Masry futbol taldeen arteko partidaren ostean sortutako istiluetan, gutxienez 73 lagun hil eta ehunka zauritu dira Egiptoko Port Said hirian. Hesham Sheiha Osasun ministrordeak "zoritxarreko" gertakaritzat jo du bi taldeetako zaleen arteko liskarra.

2012ko otsailaren 1a
20:57
Entzun

Egipton inoiz izandako kirol istilurik larrienean, Al-Ahly eta Al-Masry futbol taldeetako 73 zale hgil dira, eta ehunka zauritu, Hesham Sheiha Osasun ministrordeak baieztatu duenez. Partida 1-3 amaitu da kanpoko taldearen alde, Port Sais hirian, eta etxeko taldearen jarraitzaileak Al-Ahlyko jokalariei segika hasi dira futbol zelaian bertan. Bi zaleen arteko liskarrek ondorio tragikoa izan dute.

"Segurtasun indarrek abandonatu egin gaituzte, ez gaituzte babestu", salatu du Al-Masry taldeko jokalari Mohamed Abou-Treikak, klubeko telebistara eginiko telefono deian. "Gure jarraitzaile bat aldagelan hil berri da, nire aurrean", erantsi du. Beste jokalari batek, Mohamed Barakatek, "hilotzak" ikusten ari direla esan dio telebistari: "Ez dago ez segurtasun indarrik ez armadako inor gu babesteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.