Arrauna

Hamaikagarrenez, Hondarribia

Hiru segunduko zigorra jaso arren, zortzi ehuneneko atera dizkiote Amunarrizenek Urdaibaikoei.

Urdaibai eta Hondarribiako traineruak Portugaleten. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 24a
08:47
Entzun

Istiluekin amaitu da asteburuan Portugaleteko bandera. Hondarribia Urdaibairen kalean sartu, eta epaileak hartu behar izan du, azkenean, erabakia. Hiru segundoko zigorra jaso dute lehenengoek, baina kontent daude, hala ere, zortzi ehuneneko aldeari esker eurentzat izan baita hamaikagarren bandera. Bigarren, berriz, Urdaibai geratu da.

Hala, datorren asteburuan amaituko da San Miguel liga, eta, ezustekorik ezean, matematikoki bereganatu dezakete garaipena Ioseba Amunarrizenek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.