Hamar jokalari dauzka Athleticek min hartuta
ATHLETIC. Athleticek Europako Ligako lehen ligaxkako partida jokatuko du etzi, Salzburgoren aurka (19:00), eta hainbat jokalari jokatu, ez jokatu zalantzan daude oraindik. Izan ere, gaur-gaurkoz min hartuta daude Fernando Llorente, David Lopez, Igor Gabilondo eta Borja Ekiza. Denera hamar jokalari ageri dira min hartutakoen zerrendan, baina lau horiek daukate jokatzeko aukera gutxien. Amorebietak, Javi Martinezek, Castillok, Ociok eta Igorrek ziur ez dute jokatuko. Oskar de Markos, berriz, jokatzeko moduan egongo da, nahiz eta Sportingen aurkako partida min hartuta amaitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu