Kontxako Bandera

Hamar urteren ostean, Oriorentzat izan da bandera

Bermeorekin berdinduta egin dute ziabogarainoko bidea Salsamendirenek, baina bigarren luzean aurretik jarri dira Oriokoak. Helmugan 24 segundoko aldea atera diote garaileek Urdaibaikoei.

Orioko arraunlariak, garaipena ospatzen. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2017ko irailaren 11
07:51
Entzun

Lehen txandan Urdaibaik eta Hondarribiak markak hautsi zituzten arren, atzokoan itsasoak irauli egin zuen sailkapena, eta Oriok eraman zuen bandera hamar urteren ostean. "Mendiak ikusi ditugu itsasoan", zioen Orioko arraunlarietako batek, lehia amaitu ondoren. Eta ez zen gutxiagorako, emakumezkoekin gertatu moduan, gizonezkoen estropada ere zalantzan egon baitzen azken unera arte.

Ordea, azken unean, eta buiak bere tokietan jarrita, aurrera egitea erabaki zuten Jon Salsamendirenen mesedetan. Urdaibaikoak ziren faborito bandera eskuratzeko, eurak izan baitziren azkarrenak lehen txandan. Ordea, eta lehen luzean bi traineruen arteko aldea segundo bakarrekoa zen arren, ziaboga egindakoan, ihes egin zuten Oriokoek, eta helmugan 24 segundoko aldea atera zieten Bermeokoei. Kaiku sartu zen hirugarren minutu bat eta sei segundora, eta Hondarribia laugarren minutu eta hogei segundora.

Oriokoek estropada bukatu orduko hasi zituzten ospakizunak, eta gaur egingo diete harrera udalean. (Bideoa: Irutxuloko Hitza).

[youtube]https://youtu.be/2ELas7TJiaQ[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.