Hamargarren urtea beteko du aurten TKE ligak
Azkar igarotzen dira urteak. Ematen du atzo goizekoa dela arraun mundua astindu zuen ekimenaren sorrera. Baina ez, hamar urte igaro dira dagoeneko. 2003an izan zen. Klubek TKE Traineruen Kluben Elkartea sortu zuten, traineruen denboraldia haiek antolatzeko, federazioen morrontzari uko eginez. Egundoko iraultza izan zen, urte luzeetako bidean etena eragin zuelako. On egin dio arraunari TKEk; batez ere, egutegia finkatzeko, sendotzeko, eta antolakuntzan, kale sonatuak egon diren arren. Denboraldi berezia da hau ligarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu