Hamazazpi jokalarirekin hasi da lanean San Antonio
ESKUBALOIA. Amaya Sport San Antoniok atzo egin zuen denboraldi-aurreko lehen entrenamendua. Lehen taldeko hamasei jokalariez gain, Miguel Viana harrobiko atezaina ere han izan zen. Aurreko sasoiarekin alderatuta, bost jokalarik utzi dute taldea, eta sei fitxaketa egin dituzte: Dado Curkovic, Julen Lopez, David Jimenez, Luisfe Jimenez, Iso Sluijters eta Iñaki Peciñarenak. Irailaren 10ean hasiko da liga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu