1 Formula

Hamiltonek lortu du Italiako Sari Nagusiko 'pole'-a

2009ko irailaren 12a
15:43
Entzun
Lewis Hamilton (McLaren) aterako da bihar lehen postuan Italiako Sari Nagusian, Monzako entrenamenduetan berak lortu duelako pole-a. Adrian Sutil (Force India) izan da bigarrena. Hirugarren eta laugarren, Kimi Raikkonen (Ferrari) eta Heikki Kovalainen (McLaren). Jenson Button (Brawn) 1 Formulako liderra seigarren sailkatu da.

72 puntu ditu sailkapen nagusian Buttonek. Rubens Barrichello (Brawn) dago bigarren, 56rekin. Hirugarren, Sebastian Vettel (Red Bull), 53rekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.