Hamiltonek positibo eman eta erretiratu egin da
TXIRRINDULARITZA. Tyler Hamiltonek (Rock Racing) positibo eman du berriz ere, eta txirrindularitza uztea erabaki du. Hala jakinarazi zuen atzo txirrindulari estatubatuarrak. 2004an odol transfusioa egiteagatik, bi urteko zigorra jarri zioten. Orain, depresioaren kontrako botika hartzeagatik eman du positibo, eta erretiratzea erabaki du, 38 urterekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu