Helmugarako lau kilometroren faltan zegoen aldapa batean erasoa jota nagusitu da Adam Hansen. Tropela jarraian iritsi da, eta harekin batera faborito guztiak. Izan ere, mugimendu gutxi izan da, nahiz eta etapa amaitzeko hamabost kilometroren faltan bigarren mailako mendate bat egon.
Baina faboritoek indarrak gorde dituzte biharko etapari begira, gogorra baita biharkoa. Lehen mailako eta maila bereziko mendate bana igo beharko dituzte azken 30 kilometroetan.