errugbia

Harrera beroa txapeldunordeari

Milaka jarraitzaile izan ziren atzo Miarritzen.

2010eko maiatzaren 24a
13:34
Entzun
Nahiz eta Miarritzek larunbatean Heineken Kopako finala galdu egin zuen, atzo milaka jarraitzailek harrera beroa eskaini zioten Miarritzen bertan. Autobusean ibili ziren jokalariak-eta, eta ondoren ekitaldi bat izan zen.

Tolosa (Okzitania, Frantzia) nagusitu zitzaion finalean, 21-19. 2006an ere heldu zen Heineken Kopako finalera Miarritze, eta orduan ere galdu egin zuen -Munsterren aurka-.

Europako taldekako txapelketa nagusia da kopa hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.