Hegoafrikako Munduko Kopa ez da bukatu oraindik, baina Athleticek ekin dio denboraldi-aurreari. Gaur egin du lehen entrenamendua, Lezaman. Jokalariek herenegun eta atzo azterketa medikuak pasatu zituzten, eta gaur 10:30ean hasi dira entrenatzen.
Bi jokalari falta ziren saioan: Javi Martinez eta Fernando Llorente, biak Espainiako selekzioaren baitaude Hegoafrikan -igandean finala izango dute-. Eta bi jokalari berri zeuden: Igor Martinez eta Ibai Gomez fitxaketak.
Asteartetik aurrera Isla Canelan (Huelva, Espainia) ariko da Athletic, hilaren 23ra arte.
Espainiako Lehen Maila abuztuko azkeneko asteburuan hasiko da, 28-29koan. Oraindik ez da jardunaldien zozketa izan.
futbola
Hasi da Athletic
Gaur egin du denboraldi-aurreko lehendabiziko entrenamendua, Lezaman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu