Futbola

Hasi da Eurokopa, Portugalen

Hamasei selekziok hartuko dute parte, batzuk EBtik kanpokoak.

2004ko ekainaren 12a
18:30
Entzun
Gaur hasi dena euroaren lehen Eurokopa da, hogeita bost herrialdeen batasunean jokatuko den lehenengoa. Hamasei dira, batzuk EBtik kanpokoak, lehian neurtuko diren selekzioak. Txapelketa guztietan izaten dira ezustekoa ematen duten taldeak, eta buztana hanka artean etxera espero baino lehenago itzultzen direnak. Hala ere, bakoitzak badu jada bere faboritoa. Alferrik izaten da askotan. Nola asmatu bada jokalari eta entrenatzaileek ere ez dakitena?

Aldez aurretik, Eurokopa honek osagai interesgarriak ditu. Selekzio handi guztiak daude: Frantzia, Alemania, Ingalaterra, Italia, Holanda... Selekzio handia izan ez arren, bere ligaren edo jokalarien distiragatik beti protagonista izan daitezkeenak: Espainia eta Portugal. Eta lehenengoen pareko handitasuna izateko liga indartsu bat falta duena: Txekia. Selekzio txikiak ere badira, apalak, palmares handirik gabekoak, handiei puntuak ematera deituak, gero Kopa irabazten badute ere, une honetan final-laurdenetara igarotzeko aukera gutxi dutenak: Letonia eta Suitza. Gainontzekoak maila ertainekoak dira. Gauza bat du ona txapelketa honek. Kanpora begiratuta selekzio garrantzitsuenak barruan daudela ikusten da. Aipatutako azken biak sartzeko garbi dago baten batek kale egin behar zuela. Hutsune bakarra, ordea, Turkiarena da. Munduko Kopan final-erdietara iritsi ondoren etxean geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.