Astelehenean zen hastekoa Mundakan eta Sopelan (Bizkaia) WCT Munduko Surf Txapelketako azkenaurreko proba, baina olaturik ez zela-eta ezin izan zuten. Atzo ere ez. Gaur bai. Metro bateko olatuak dauzkate.
Gaur Eneko Acero izan da euskal surflaririk onena, bere txanda irabazi eta bigarrengora pasatu delako. Adriano de Souza eta Jordy Smithi nagusitu zaie.
Urriaren 12ra bitartean aritzekoak dira, eta zortzi aldiz munduko txapeldun izandakoak -Kelly Slater estatubatuarrak-, aukera izango du marka historikoa jartzeko nazioarteko surf lehiaketetan; alegia, bederatzigarren txapela irabazteko.
Surfa
Hasi da Mundakako Munduko Txapelketa, bi eguneko atzerapenez
Olaturik ez zela-eta ezin izan zioten herenegun eta atzo ekin lehiaketako azkenaurreko probari. Eneko Acerok bere txanda irabazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu