Hau zen haren etorkizuna

Urrizak 30-22 irabazi dio San Migueli Kutxa torneoko finalerdietan, eta Zeberio II.aren aurka ariko da finalean

Urriza pilota jotzen, kontzentratuta, San Miguelen begiradapean, atzo Galarretan jokaturiko partidan. ORIAMENDI.
jon eskudero
Donostia
2012ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Inor gutxik espero zuen finala izango du aurtengo Kutxa torneoak, Javier Urriza eta Patxi Zeberio ariko baitira nor gehiago, datorren larunbatean. Iruñekoak atzo lortu zuen final preziaturako txartela, Julen San Migueli 30-22 irabazita. Nola irabazi ere. Erakustaldia eman zuen, eta orain arte errespetu bat zor bazitzaion ere erremonte munduan, aurrerantzean kontuan hartzekonorbait izango da. Pala mundu-tik eman zuen erremontera- ko saltoa Urrizak, eta artean enpresako zuzendari zirenek esan zuten bazituela dohainak zerbait handia egiteko. Ez zu- ten arrazoirik falta. Dohain apartak ditu, eta lehenengo finala izango du Zeberio II.aren aurkakoa.

Gozatu ederra hartu zuten Urrizaren jokoarekin atzo Galarreta bildu ziren ikusleek. Hasieratik izan zen nagusi, eta ez zion ezertarako aukerarik eman San Migueli. Dena den, nafarrak distiratsu ekin zion lehiari, eta tanto ederrak eskaini zituen. Hirunako berdinketara arte inork ez zuen hautsi partida. Hortik aurrera, ordea, garaileak bere martxa hartu zuen, eta horma bikoei esker 8-3 aurreratu zen. Sakeari ere ongi atera zion etekina, kontrarioak ez bezala.

Bost tantoren aldea ez zuen alferrik galdu Urrizak, ongi jakin izan baitzuen errentarekin jokatzen. Lehenengo hamar tantoetan ez zen oso fin aritu tantoa amaitzen, baina San Miguelen hutsek lagundu egin zioten. Nafarra bere onetik aterata ibili zen, norgehiagokaren bigarren zatian bereziki. Izan ere, ongi jokatzen hasi zen uneetan hiru tantora hurbiltzea lortu zuen (13-10 eta 22-19). Atzokoa, ordea, ez zuen eguna, eta halakoetan alferrik da errezatzen hastea.

Txukun jokatuta soilik, Urrizak ez zuen finalerako txartela momentu bakar batean ere arriskuan ikusi. Bigarren zatian asko jaitsi zen erritmoa, Doneztebeko atzelariak arazoak izan baitzituen hauspoari bete-betean eusteko. Urrizak, berriz, fisiko aparta dauka, defentsa ere bai, eta ezin hobeto amaitu zuen partida. Azkenean 30-22 nagusitu zen, merezita. Guztira hamasei tanto egin zituen, eta gutxi galdu. Oreka horri esker, txapela janzteko aukera izango du.

Akaso palan ere izar handi bat izango zen Iruñekoa, baina ez zuen erabaki txarra hartu erremontea hautatuta. Zestarekin dago haren etorkizuna, eta aurrerantzean faborito nagusietako bat izango da buruz buruko txapelketetan. Zeberio II.aren aldeko finalean ere haren alde irtengo dira apustuak, torneoan erakustaldiak eman baititu bata bestearen atzetik. Elduaingoa, berriz, ez da nahi bezain eroso aritu, baina erne, basurde zauritua arriskutsuagoa izaten baita.

Ezustekoa Lekeition

Zaurituta dagoena Juan Martinez de Irujo da, atzo galdu egin baitzuen berriz ere, Lekeitioko torneoko lehen finalerdian. David Merino lagun zuela, 22-16ko porrota jaso zuen Pablo Berasaluzeren eta Jon Ander Albisuren kontra. Merezita gailendu ziren Asegarcekoak, has eta buka gehiago izan baitziren. Partidaren erdialdera orekatuta egon ziren gauzak, baina amaieran gehiago asmatu zuen errematean Berrizko aurrelariak. Albisuk ere lan bikaina egin zuen. Merino II.a. berriz, freskotasunik gabe dago, baina gutxi galdu zuen.

Bigarren finalerdia gaur jokatuko dute: Olaizola II.a eta Apraiz Xalaren eta Zubietaren kontra (17:00, ETB1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.