Sasoi betean dauden bi tenislari lehiatuko dira bihar Roland Garroseko finalean: Rafa Nadal eta Novak Djokovic. Alegia, munduko lehen bi zerrendaburuak. Biek ala biek hiru setetan menderatu zituzten aurkariak atzoko finalerdietan, eta ikustekoa izango da biharko norgehiagoka. Fisikoki ez dute aitzakiarik izango, atzo ez baitzuten hausporik behartu behar izan.
Nadalek aise menderatu zuen David Ferrer (6-2, 6-2 eta 6-1). Partidari ekin bezain laster euriaren traba izan zuten, baina garaileari ez zion kalterik egin. Apur bat geldirik egon arren, bide beretik jarraitu zuen ondoren, eta merezita sailkatu zen finalerako. Gehixeago sufritu zuen Djokovicek Roger Federer maisua kanporatzeko (6-4, 7-5 eta 6-3). Lehen bi setak gogorrak izan ziren, eta suitzarrak eskura izan zituen puntuak huts egin zituen. Djokovicek ongi baliatu zituen aukerak.
Xarapova faborito gaur
Maria Xarapovak eta Sara Erranik gaur neurtuko dituzte indarrak finalean. Xarapova da faboritoa, baina Erranik erakutsi du sasoian dagoela eta edonori irabazteko gaitasuna baduela.
Hausporik behartu gabe
Nadalek eta Djokovicek ez diete aukerarik eman Ferrerri eta Federerri, eta bihar jokatuko dute Roland Garroseko finala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu