Hautagai dela erakutsiz

Bayern Munichek, eroso, eta Olympique Marseillak, kostata, aurrera egin dute Txapeldunen Ligan

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Txapeldunen Ligako finala Munichen jokatuko da,eta Bayernekhelburu nagusi finkatu du maiatzaren 19an Allianz Arenan aritzea. Titulurako hautagai nagusietakoa da, Espainiako Ligako dirudunekin batera, eta atzo, etxean, ez zuen errukirik izan Basilea aurtengo ustekabeko handienetako baten aurka (7-0).Bavierako taldearekin bat, Olympique Marseillak ere final-laurdenetarako txartela lortu zuen (2-1), Inter Milanen zelaian azken minutura arte sufritu ondoren.

Bayern Munichek 1-0 galdu zuen joaneko partidan. Egun hartan Basileako atezainak lan bikaina egin zuen, eta Jupp Heinckesek zuzentzen duen taldeak orduko zorrak kitatu nahi zituen. Eta bide batez aurrera egin. Bada biak lortu zituen. Itsu itsuan irten zen erasoan, gola baino ez buruan zuela. Lehen ordu erdian hemeretzi jaurtiketa egin zituen, eta atsedenaldirako 3-0 irabazten ari zen. Zirimola izan zen, aurkariaren etsipenerako. Nabarmentzekoa Mario Gomez aurrelariak lau gol sartu zituela.

Olympique Marseillak askoz gehiago sufritu zuen. 1-0ekoa eraman zuen Milanera, eta ondo defendatu zuen Militok Interren lehen gola sartu zuen arte (75. min). Azken ordu laurdenean etxekoek Marseillako atea setiatu zuen. Didier Deschampsen taldea jota zegoen, eta hala ere, ia ezinezkoa zirudienean berdindu zuen partida Brandaok atzelarien hutsak baliatuz (72. min). Interrek miraria behar zuen, baina erdia baino ez zuen lortu: Pazzinik, penaltiz (96. min). Litekeena da Claudio Ranierik gaur bertan uztea Interreko entrenatzaile izateari.

Gaur final-zortzirenetako azken bi partidak jokatuko dira. Madrilen, CSKAk lanak izango ditu Real Madrili eusteko. Joaneko partida bana bukatu arren, Jose Mourinhoren taldea jaun eta jabe izan zen. Londresen, berriz, Chelsea aurkako 1-3koari buelta ematen saiatuko da Napoliren aurka. Aurrera egingo balu Italiako taldea final-laurdenetara iristen den lehen aldia litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.