Hiru Nazioetako bosgarren jardunaldian lortu dut Hegoafrikak noizbait irabaztea Zeelanda Berriari. Izan ere, azken lau urteotan ez zuen hori lortu jokaturiko zortzi partidetan. Atzo, ordea, 40-26 irabazi zion eta badute hegoafrikarrek aukerarik aurtengo Torneoa irabazteko. Izan ere, atzo Johannesburgon jokatutako norgehiagokan bost entsegu egin zituzten springboksek, eta horri esker, gehigarrizko puntua bereganatu zuten. Hau da, beraz, sailkapena: 1. Australia eta Zeelanda Berria (9 puntu), 3. Hegoafrika (8 puntu).
Larunbatean amaituko da Torneoa, eta Hegoafrikak Australia hartuko du, Durbanen. Kontuan hartuta Zeelanda Berriak amaitu duela txapelketa, All Blacksek ez diote eusterik ukanen azken bi urteotan irabazitako txapelari.Ellis Parken ia 63.000 ikusle bildu ziren. Kontuan hartuta hegoafrikarrek hobekuntza nabarmena egin dutela erasoko jokoan eta joaneko partidan soilik bi puntuz (23-21) galdu zutela azken minutuan, ikusmina sorrarazi zuen norgehiagokak.
Hegoafrikako Joubertek hiru entsegu
Zeelandarrek indartsu ekin zioten neurketari, eta 7. minuturako 0-10 aitzineratu ziren, Muliainak eginiko entseguari eta Mehertensen hagetarako jaurtiketei esker. Hegoafrikarrek, ordea, tinko erantzun zieten eta erabat nagusitu ziren jokoan, hiru entsegu eginda: Joubertek bi eta Paulsek bat. Atsedenaldira, beraz, 19-13 springboksak aitzinetik.
Bigarren zatian, Zeelanda Berriak mugiarazi zuen berriro markagailua, Rokocoko hegalak egin baitzuen taldearen bigarren entsegua hagapean, Rushen pasea baliatuta (22-23). Baina, lehen zatikoaren itxura hartu zuen norgehiagokak, eta berriro erasoari ekin zion Hegoafrikak. Hala, de Villiers hegalak pausatu zuen baloia marraz bestaldeeta laugarren entsegua egin zuen.Partidaren hondarrean biribildu egin zuten markagailua bosgarren entseguarekin.
ERRUGBIA
Hegoafrikak mendean hartu du Zeelanda Berria lau urteren ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu