ERRUGBIA
Hegoafrikarren eta australiarren arteko lehia 6. jardunaldian
Atzo hasi zen jokatzen Hego Hemisferioko Super 12 txapelketaren seigarren jardunaldia, Wellington-Auckland partidarekin. Gaur, lau jokatuko dira: Stormes-Bulls, ACT Brumbies-Queensland Reds, Waikato Chiefs-Waratahs eta Canterbury Crusaders-Otago Higlanders. ACT da sailkapeneko buru, 19 punturekin, eta Queensland 7. da (10 puntu). Horregatik, ACTk aukera aparta du lidergoa finkatzeko. Azken jardunaldian 15-33 irabazi zion Stormes indartsuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu