Hein Verbruggenek dimisioa eman du
Hein Verbruggen UCI Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasuneko presidenteordeak dimisioa eman zuen atzo, eta, beraz, ez du kargu horretan jarraituko. Verbruggenek orain gutxi uko egin zien Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kargu guztiei, eta orain UCIko karguak utzi ditu. UCIko ohorezko presidentea izango da aurrerantzean, baina, bere hitzetan, 67 urte beteta, «bizimodu lasaiagoa» edukiko du aurrerantzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu