Helsinkirako deitutako bost jokalari, Bilbora
FUTBOLA. Helsinkira joateko deialdian zeuden bost jokalari etxera bidali zituen Marcelo Bielsa entrenatzaileak, Atletico Madrilen aurka galdu ondoren: Aritz Aduriz, Carlos Gurpegi, Ander Herrera, Gorka Iraizoz eta Andoni Iraola. Athletic atzo joan zen Finlandiara, Helsinkiren aurkako itzuliko partida jokatzeko, Europako Ligan. 6-0 nagusitu zen joanekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu