Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

kirola saileko azken albisteak

Kirola

Publizitatea

Hemeroteka

2018ko iraila
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
             
 ©Emilio Naranjo, EFE

Atletico Madril 1-1 Eibar

Azken unean, kolpea

Eibarrek 1-1 berdindu du Atletico Madrilekin. Enrichek 87. minutuan aurreratu du talde armagina; baina Garcesek zapuztu egin du hiru puntuak etxera eramateko aukera, luzapenaren azken minutuan.

Realeko jokalariak, Anoeta estadioa berritzen diharduten langileekin, atzoko entrenamendu saioaren aurretik. ©REALA

Ekaitz perfektuaren esperoan

Sasoi honetan lehen aldiz, Realak etxean jokatuko du gaur, Bartzelona liderraren aurka. Estreinako partida du estadio berrituan. Sandro eta Willian Jose ez dira osatu, eta deialditik kanpo geratu dira
Aritz Aduriz, ezkerrean, taldekideekin entrenatzen, Lezaman. Berizzok atzo esan zuen jokatzeko moduan dagoela. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Zuria du jomugan Athleticek

Berizzok abiaturiko proiektua sendotzen lagunduko dion garaipena lortu gura du gaur Real Madrilen kontra. Aduriz eta Martinez sendatu dira, baina zaila dirudi hasieratik aritzea
Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzailea, Toni Ruiz prestatzailearekin hizketan, entrenamendu batean. ©G. RUBIO / FOKU

Arrisku ikusezinak

Eibarrek partida gaiztoa du gaur Atletico Madrilen zelaian, ligako laugarren jardunaldian, espainiarrak apal hasi badira ere. Orellana, Pedro Leon, Bigas eta Calavera ez daude jokatzeko moduan
Eneko Bilbao Urdaibaiko patroia Santurtziko bandera astintzen, taldekideek arraunak jasota dituzten bitartean, aurtengo Eusko Label ligan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Herrian eta herriarentzat

Urdaibaik Bermeon bertan irabaz dezake gaur Eusko Label liga, azken-aurreko jardunaldian, eta 'Bou Bizkaia' traineruko hiru bermeotarrak irrikaz daude hala izateko.