kirola saileko azken albisteak

Kirola

Raul Garcia eta Iñaki Williams, aurrelariak Atletico Madrili sartutako gola ospatzen. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Haritz Gallastegi

Athleticek pauso txiki baina sendoak eman gura ditu sasoi amaiera honetan, helburu handiak lortu ahal izateko. Gaur hasiko du azken esprinta, Gironan

Publizitatea

Hemeroteka

2019ko martxoa
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
             
Kiana Palacios, entrenamendu baten aurretik, Zubietan. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Golak eta sosegua

Kiana Palacios Mexikoko aurrelariak lehen sasoia du Realean. Pixkanaka, Gonzalo Arkonadaren konfiantza lortu du, eta une honetan gozatzen ari da, bai zelaian, baita zelaitik kanpo ere.
Marcelinho Huertas, jaurtitzen, sasoi honetako lehia batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Irabazita, barruan da

Euroligako partida jokatuko du gaur Baskoniak Anadolu Efesen aurka, Buesa Arenan. Armani Milanen eta Panathinaikosen porrotek erraztu egin diote sailkapena Perasovicen taldeari
Jacob Kiplimo, Atapuercako Nazioarteko Krosa irabazi berritan, iazko azaroan, Burgosen (Espainia). ©SANTI OTERO / EFE

Badator beste bat

Ikusgarri aritu da Jacob Kiplimo 18 urteko atleta ugandarra sasoi honetan krosean, eta bera da faboritoa bihar, Munduko Txapelketan. Baina lokatzean ez ezik, pistan ere bikain moldatzen da, eta ondu egin ditu Bekelek, Gebrselassiek eta Farahk bere adinarekin eginiko markak.