Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

kirola saileko azken albisteak

Kirola

Publizitatea

Hemeroteka

2019ko maiatza
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
             
Niki Lauda, 2014ko argazki batean. ©HANS KLAUS TECHT, EFE.

Heriotza

Niki Lauda 1 Formulako gidaria hil da

70 urterekin hil da 1970eko eta 1980eko hamarkadetan 1 Formularen ikurretako bat izandakoa. 1976an, istripu larria jasan zuen Alemanian, eta erredura larriak utzi zizkion aurpegian eta gorputzean. Iaz, biriketako transplante bat egin behar izan zioten.

Osasunako jokalariak, gol bat ospatzen, denboraldi honetako partida batean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Sustraiak botatzeko moduan

Osasuna Espainiako Lehen Mailako taldea da jadanik, Albacetek Granadaren aurka galdu ondotik. Proiektua maila nagusian errotzea da gorritxoen hurrengo erronka. Sufrikarioa izan zen eliteko azken egonaldia, baina klubak oinarri dezentez sendoagoak ditu orain.
Txingudiko badiaren ikuspegia, Txurrumurrutik. ©MIKEL ARRIZABALAGA

Mendi ibilbidea

Urumeatik Bidasoara

Epaibide izena du ibilbide honek: batetik, mendilerro ugari gurutzatzen baititu bere itzuli osoan; eta, bestetik, lur hauetako biztanleek etxerako egurra mozten baitute, epaitza eginez.
 ©IDOIA ZABALETA / @FOKU

Mendi lasterketak

Beteranoen nagusitasuna

Ion Azpiroz eta Uxue Fraile korrikalariek irabazi dute Euskal Herriko Ultren Txapelketa, Leitzako Euskal Herria Mendi Erronka lasterketan gailenduta
 ©GRUPOEMPLEO PAMPLONA ATLETICO

Manuel Quijera

Beste bat 80 metrotik gora bizitzen

Manuel Quijera xabalina jaurtitzaileak 81,31 metroko marka egin du, euskal atleta batek inoiz lorturiko onena. Sasoiko helburuak aldatu zaizkio kolpetik, eta Munduko Txapelketan aritzea du begiz joa orain.