Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

kirola saileko azken albisteak

Kirola

LEGANES 1-1 ATHLETIC

Talde zuri-gorriak bana egin du Leganesen zelaian, eta tinko mantentzen da sailkapeneko goiko postuetan. Raul Garciak gola sartu du lehenbizi, penaltiz, eta Oscar Rodriguezek berdindu egin du gero, falta jaurtiketaz.

Publizitatea

Hemeroteka

2019ko iraila
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Athleticeko jokalariak, Alavesi sartutako lehen gola ospatzen. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Bidea itxi, ilusioa pizteko

Athleticek defentsan egindako lan bikainari esker lortu du, bosgarren jardunaldia jokatuta, sailkapeneko lider izatea. Postua bezain garrantzitsua da taldeak erakutsi duen sendotasuna. Gaur bolada onari eutsi nahi dio Leganesen.
Aridane Hernandez, Rober Ibañez, <i>Chimy</i> Avila, Fran Merida eta Roberto Torres, atzo, Sadarren, entrenatzen. ©IÑAKI PORTO / EFE

Beste koska bat igo nahian

Osasuna ezustea ematen saiatuko da gaur, Real Madrilen zelaian. Nafarrek bi aldiz soilik irabazi dute Bernabeun, baina indar betean dira. Min hartuta daude Oier eta David Garcia