Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

kirola saileko azken albisteak

Kirola

 ©FOKU

a-Aranguren 22-10 Laso-Albisu

Aitor Manterola

Olaizola II.ak eta Arangurenek erraz irabazi diete Laso eta Albisuri (22-10) finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian, Bilbon. Goizuetako aurrelariak 11 tanto egin ditu, eta bi hutsegite baino ez Aginagako atzelari gazteak, Urrutikoetxea ordezkatu duenak. 

 ©EFE

Valladolid 1-4 Athletic

Aitor Manterola

Athleticek astindua eman dio Valladolidi haren etxean, atearen aurrean asmatu egin duelako. Etxekoak erraz iritsi dira zuri-gorrien areara, baina ez dira fin ibili errematean. Athleticen goletako bi Unai Lopezek eta Raul Garciak sartu dituzte, lehen zatian, eta, partida amaieratik gertu zela, Williamsek eta Cordobak emaitza biribildu dute. 

Publizitatea

Hemeroteka

2020ko martxoa
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
 ©FOKU

Osasuna 1-0 Espanyol

Helmugara gerturatzeko hiru puntu

Osasunak oso garaipen garrantzitsua lortu du Espanyolen aurka Sadarren, eta 34 puntu dauzka orain. Mailari eusteko helburua eskura dauka, eta, horrez gain, zuloan laga du jaitsieran dagoen taldea. Roberto Torresek sartu du gola, penaltiz, 51. minutuan. 

San Mames estadioan aurkeztu zuten euskal selekzioaren aldeko manifestua atzo. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Ofizialtasunari bultzada

'Gu ere bai' manifestua sinatu eta babestu dute 750 kirolarik, «euskal selekzioek nazioarteko aitortza» edukitzea eskatzeko. Ekintzak egingo dituzte udaberrian
Athleticeko Iñaki Williams, jaurtiketa bat egin nahian, inguruan Vila-realeko hiru jokalari dituela. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Ilusioa dute indar

Kopa alde batera utzi, eta Valladoliden jokatuko du gaur Athleticek ligan. Ez dago argi Garitanok hiru erdiko atzelarirekin jokatuko duen
Araskiko Tamara Seda, Perfumerias Avenidako bi jokalariren artean, baloia jaso nahirik. ©ALBERTO NEVADO

Araski 45-60 Perfumerias Avenida

Harro, eta burua oso tente

Araskik galdu egin du Espainiako Kopako finalerdietan, Perfumerias Avenidaren kontra. Arabarrek ondo eutsi diote lehen hiru laurdenetan, baina behera egin dute azkenengoan
Julen Martija pilota jotzen, atzean Jose Javier Zabaleta duela. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Kastaz eta distiraz

Ezkurdiak eta Martijak erakustaldia eman dute finalerdietako ligaxkako lehen partidan, eta 22-16 garaitu dituzte Jaka eta Zabaleta. Azken txanpan tentsioa hobeto kudeatu dute garaileek