Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

kirola saileko azken albisteak

Kirola

Publizitatea

Hemeroteka

2020ko ekaina
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
             
Athleticek amarauna osatu du Camp Nouko zelaian, baina handik ihes egitea lortu du Bartzelonak, hiru puntuak lortuta. ©Alberto Estevez / EFE.

Bartzelona 1-0 Athletic

Zirrikitu bat harresian

Athleticek ondo eutsi dio Bartzelonari 70. minutura arte, baina Rakiticen gol batek kataluniarren aldera okertu du balantza. Lehen zatian sendo aritu arren, bilbotarrak hutsal aritu dira erasoan, eta saririk ez dute jaso.

Julen Martija, Iker Irribarria eta Mikel Urrutikoetxea, maskara jantzita, atzo, aurkezpenean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Garai berria, ideia berriak

Aspeko eta Baikoko zortzi bikote mistok jokatuko dute uda osoan Caixabank Mastersa. Hamalau jardunaldiko ligaxka, finalerdiak eta finala izango dira. Irribarria Urrutikoetxearen atzelari gisa ariko da
Granger saskira jaurtitzen, atzo Valentzian jokatu zen partidan. ©MIGUEL ANGEL POLO / EFE

Kirolbet Baskonia 87-86 Unicaja

Finalerdia jokatuko du Baskoniak

Baskoniak luzapenean irabazi dio Unicajari (87-86) ACB ligako azken faseko laugarren jardunaldian, partida galtzear bi bider egon eta gero. Aulkikoek 40 puntu sartu dituzte. Gero, Joventutek galdu egin zuenez, finalerdietan da Dusko Ivanovicen taldea, jardunaldi baten faltan.