Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

kirola saileko azken albisteak

Kirola

Publizitatea

Hemeroteka

2020ko urria
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
             
Arantxa Ceresuela Nafarroako Saskibaloi taldeko jokalaria defentsa lanak egiten, aurreko denboraldiko neurketa batean. ©CESAR JAURRIETA

«Horrela ezinezkoa da»

COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz, kirola eta ogibidea ezin uztartzera kondenatuta daude kirolari ez-profesionalak. Kirol federazioei dei argia egin diete: segurtasuna bermatzea interes ekonomikoen gainetik.
 ©EKAITZ ANDA

Alberto Gines

«Abiaduran dut hobetzeko tarterik handiena»

Ginesek 2019ko azaroan lortu zuen Tokioko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea, Okzitaniako Tolosan (Frantzia). Eskalada estreinakoz izatekoa zen olinpiar kirola. COVID-19a dela eta, datorren urtera arte atzeratu behar izan dituzte Jokoak. Baina Gines irrikaz dago lehiatzeko eta hobetzen segitzeko.
Ikuspegi ederra dago Ogoñoko talaiatik. ©JOSEAN GIL-GARCIA

Mendi ibilbidea

Ogoñoko talaia

Paisaia karstikoaz eta artadi kantauriarraz gozatzeko, Ogoñoko mendigunean barrena ibiliko gara oraingo honetan, Bizkaian.
 ©JOSE ANTONIO MIGUELEZ

Irati Mitxelena

Datorrenerako akuilu

Irati Mitxelena jauzilari gazteak bikain amaitu du sasoia: urrezko bi domina, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat irabazi ditu maila nagusiko eta 23 urtez azpiko Espainiako txapelketetan, luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean.