kirola saileko azken albisteak

Kirola

BM Supermerkatuak bertako kirolarekin

Arrauna

Mikel O. Iribar

Iaz bezala, 'Ama Guadalupekoa' ontzia nagusitu da Eusko Label ligako lehen jardunaldian, Coruñan. Banderaren lehian, Hondarribiak Santurtzi bigarren sailkatuarekiko duen hamalau segundoko errentarekin ariko da bihar ohorezko txandan. Euskotren ligan, berriz, Arraun Lagunak-ek eman du lehen kolpea, baina bihar erabakiko da bandera; Donostiarrari 1,81 segundo atera dio, eta bost Oriori.

Publizitatea

Hemeroteka

2021eko uztaila
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
             
Matej Mohoric, eskuak zabal-zabalik helmugaratzen, atzo, Le Creusoten. ©PHILIPPE LOPEZ / EFE

Frantziako Tourra

Aurkariz aldatu du Pogacarrek

Mohoricek ihesean irabazi du Tourreko etaparik luzeena. Aurrean sartu dira Van der Poel liderra eta Van Aert, eta sufriarazi egin diote Pogacarri. Roglic lehertu egin da, eta jada ez du aukerarik nagusian
BM Supermerkatuak bertako kirolarekin
 ©JUAN CARLOS RUIZ / @FOKU

Eusko Label liga

Amaitu da barealdia

Iaz baino prestaketa samurragoa eginda ekingo diote hamabi taldek Eusko Label ligari. Azken bi sasoietakoa berriro gerta daiteke, ezustekoak hainbestekoak ez izan arren. Ondo hasteak berebiziko garrantzia izango du.
Italiako selekzioko jokalariak, Barellak sartutako gola ospatzen, partidako lehena, atzo, Munichen. ©MATTHIAS SCHRADER / EFE

Ez dago saririk sufritu gabe

Espainiak penaltietan kanporatu du Suitza Eurokopako final-laurdenetan, bana berdindu ondoren. Italiak 2-1 irabazi dio Belgikari. Bi selekzioak elkarren aurka ariko dira finalerdietan