
Granada 2-1 Alaves
Aurkari zuzenaren aurka, porrota
Alavesi azken unean egin dio ihes berdinketak Granada aurkari zuzenaren aurka, Los Carmenes zelaian. Javi Callejaren taldea gehiago izan da bigarren zatian, baina ate aurrean ez da eraginkortasunez aritu. Babazorroek bigarren partida galdu dute jarraian.