
Futbola
Williamsen aurka oihu arrazistak egiteaz akusatutako zalea epaitu egingo dute
Hala erabaki du Cornellako bigarren instrukzio epaitegiko epaileak. Espanyolen zelaian jokatutako partidan jaso zituen Williamsek oihu eta irain arrazistak, 2020ko urtarrilaren 25ean. Bi urte arteko espetxe zigorra eta zelaietan sartzeko debekua eskatu du, besteak beste, akusazioak.