Gaur hasiko da Munduko Txapelketa, Suedian eta Polonian. Hiru euskal jokalari ariko dira, Espainiarekin: Kauldi Odriozola, Imanol Garziandia eta Iñaki Peciña. Odriozola pozik dago, uste baitu iazko Europako Txapelketan baino gehiago jokatuko duela.
Arabarrek azken unean galdu dute Granadan (1-0), eta nafarrek ez dute aukerarik izan Bartzelonaren aurka (0-9). Hala ere, litekeena da katalanek araudia urratu izana, Geyser Ferreira aurrelaria zelairatuta
Oso menditsua izango da aurtengo Espainiako Vuelta. Etapa bat Tourmaleten bukatuko da, eta bi Euskal Herrian jokatuko dira. Taldekako erlojupeko batek abiaraziko du lehia, Bartzelonan