kirola saileko azken albisteak

Kirola

Iraia Iparragirre Realeko jokalaria.

Reala

Ainara Arratibel Gascon

Lasarte-Oriako atzelariak zortzi denboraldi egin ditu Realean, eta 108 partida jokatu ditu gorengo mailan.«Oso lasai eta asebeteta»doa. Uzteko unea dela nabarmendu du. «Belaunaldi berriei lekukoa eman behar diegu. Zikloak amaitzen jakin behar da».

Publizitatea

Hemeroteka

2023ko maiatza
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
             
Osasunako jokalariak eta teknikariak multzo bat eginda, Cartujako zelaian, larunbatean, Kopako finalean.

Osasuntsu eta maitagarri

Osasuna izan dezan, zaleen atxikimendua, harrobiaren ekarpena eta joko era bizia behar ditu Osasunak. Bada, osagai horiek guztiak bildu ditu azken bost urteetan, Jagoba Arrasateren lemapean. Kopako finala jokatu eta galdu ondotik, nafarrek anbizioz dakusate etorkizuna.
Fabiola Conti italiarra, ikuslez inguratuta, iazko Zegama-Aizkorri proban.

Inoiz baino irekiagoa

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren hogeigarren ekitaldia jokatuko dute igande honetan. Iazko podiumean egon ziren sei korrikalarietatik bakarra ariko da: Manuel Merillas espainiarra. Ez dago faborito argirik.

Olatz Arrizabalaga

Zuhurtzia lehen koadroetan

Azken urteetan bikain aritu da Olatz Arrizabalaga kantxako aurreko koadroetan. Egindako lanari esker, laugarren txapela jantzi du binakakoan, aurten, eta buruz burukoa irabaztea da aurrelariaren helburu nagusietako bat.