Motzean

Herbehereetako Willems, Eurokopan debuta egiten gazteena

18 urte eta 71 egunekin jokatu du lehen partida. Aurreko marka Sciforena zen.

2012ko ekainaren 9a
09:47
Entzun

Datuak

- Jetro Willems Herbehereetako laterala Eurokopan debuta egiten jokalaririk gazteenean bihurtu da gaur. 18 urte eta 71 egunekin jokatu du lehen partida. Aurreko marka Enzo Sciforena (Belgika) zen: 18 urte eta 115 egunekin debutatu zuen. PSV Eindhoven taldeko jokalaria da Willems.

Esanak

- Xavi Hernandez (Espainiako jokalaria): "Italia dagoeneko ez da catenaccio-a".

- Michal Bilek (Txekiar Errepublikako hautatzailea): "Guztiok gaude dezepzionatuta Errusiaren kontra 4-1 galtzeagatik. Baloi gehiegi galdu genituen".

- Karim Benzema (Frantziako jokalaria): "Oso ondo iritsi gara. Aldaketa garaiak dira gurean".

Laburrak

- Avraam Papadopoulos Greziako jokalariak adio esan dio Eurokopari, atzo Poloniaren kontra ezkerreko belauneko lotailua hautsi zuelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.