Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: B multzoa

Herren, hankarik okerrenean

Portugalek erdiko aurrelari postuan du gabezia nagusia. Helder Postiga eta Hugo Almeidari kritika asko egin dizkiete, erdiko lerro bikainaren jokoari behar adinako etekinik ateratzen ez diotelako.

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Portugal ez da ageri Eurokopa irabazteko faboritoen tartean. Uste hori azken urteetako erregulartasun faltan oinarritzen da, sailkatze fase ilunean, eta lagunarteko azken bi partidetan emaniko irudi kaskarrenean —0-0 Mazedoniaren aurka eta 1-3 galdu Lisboan Turkiaren aurka—. Paulo Bentoren deialdia ikusita, hala ere, harrigarria da kinieletan ez agertzea. Atzeko lerro sendo eta finkatua du, eta erdilarieta hegaleko zerrenda harrigarria da: Cristiano Ronaldo, Nani, Meireles... Non dago, bada, herrena orduan?Aurrean, ate aurrean.

Helder Postiga eta Hugo Almedia munduko gaitzen iturri bilakatu dira Portugalgo futbolzaleentzat. Portugalek eraman dituen erdiko aurrelari petoak dira eta ez bata ez bestea ez da izar handi bat. Portugalek jokoa sortzen du, baina ez diote fruiturik ateratzen. Turkiaren aurkako lagunartekoan Almeida irten zen hasieratik, eta Postiga batu zitzaion azken hamar minutuetan. Portugalek hamazazpi aldiz jaurti zuen atera, eta gola Nanik sartu zuen. Almeidak aukera oso garbi bat izan zuen, bakarrik atezainaren aurrean,etajaurti beharrean pase eman zion kide bati. «Porrot honek ez digu konfiantzan eragin», adierazi zuen partidaren ondoren Bentok. Besiktaseko jokalariak aurretik zekarren zauria bere konfiantzan.

Hutsunea ez da irudipen kontua: estatistikak berresten du arazo bat dagoela. Helder Postigak bederatzi gol —bi Realari— sartu ditu Zaragozarekin sasoi honetan Espainiako Ligan jokaturiko hogeita hamahiru partidatan. Urrun gelditu da 2002-03 denboraldian Portorekin hainbeste ikusmin sortu zuen aurrelari gaztearen oihartzuna. Selekzioarekin, guztira, hemeretzi gol sartu ditu berrogeita sei partidatan, horietatik bost Eurokopako sailkatze fasean. Azken hori datu ona litzateke, lau Bosniaren eta Islandiaren aurka izan ez balira.

Zenbakiak ere ez dira Hugo Almeidaren babesik onena. Besiktasekin hamahiru gol sartu ditu hogeita bederatzi partidatan, horietatik hogei hamar Turkiako ligan. Selekzioarekin, berriz, aurrelari garaiak —1,91 metro luze da— hamabost sartu ditu guztira, berrogei partidatan, baina bi baino ez Eurokoparako sailkatzen fasean, biak Zipreren aurka.

Portugalazken unean Eurokoparako. Sailkatze fasean Danimarkaren atzetik gelditu zenmultzoan eta komeriak izan zituen Norvegia pasatzeko. Azken txartela lortu zuen Bosniabigarren aukeran kanporatuta. Selekzioak hilabeteak egin ditu kritiketan murgilduta eta asko izan dira Bentori aurrelari peto gabe jokatzea iradoki diotenak. Postiga edo Almeidaren ordez Cristiano Ronaldo eskatzen diote aurrelarifaltsu bezala, besteen maila hobetuko duelakoan.

Ez dirudi Bentok aholkuei kasu egingo dienik. Kritikak erantzunez aurrelarien lana defendatu du,erdilariei golak sartzea ahalbidetzen dietenak eurak direla aldarrikatuz. Arlo horretan, Real Madrileko jokalaria z gain,Nani nabarmendu da sailkatze fasean, eta Velosok eta Moutinhok, atzetik iritsita, ere lagundu diote taldeari erasoan. Aurkaria ixten denean, baina, Portugalek asko sufritzen du eta halakoetan nabaritzen du gehien aurrelari eraginkorraren gabezia. Postigak edo Almeidak gaur dute zaleekin bakeak egiteko aukera, baina ez da erraza izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.