Atzo amaitu zen V. Nafarroako Iparraldeko Jokoen Torneoa, eta hauek izan dira txapeldunak: Xabier Sein, ingude-altxatzen; Carlos Sein, lasto-altxatzen; Josetxo Urrutia, harri-jasotzen; Berriozar, zaku lasterketan; Oskar Telletxea, txinga eroaten, eta Fernando Etxegarai, lokotx-biltzen. Lokotx-biltzen, gainera, Lasaga, Irazoki, Ekisoain eta Jimenez sailkatu dira Nafarroako finalera Etxegarairekin.
Bestalde, gaur arratsaldean jokatuko dira Gipuzkoako harri-jasotze eta trontza txapelketak, Leaburun (18:30).
HERRI KIROLAK. Hiru bikoteren arteko lehia Gipuzkoako finalean bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu