San Silvestre

Hicham Sigueni eta Kaoutar Boulaid garaile Beasainen

Orotara 400dik gora korrikalarik hartu dute parte lasterketan.

Kaoutar Boulaid, artxiboko argazki batean. VICTOR LERENA, EFE
2017ko abenduaren 31
15:35
Entzun

Jendetsua izan da Beasainen egin duten San Silvestre lasterketa. Orotara 400dik gora korrikalarik eman dute izena. Gizonezkoetan azken metroetan erabaki da lasterketa, ordurako hamarreko talde txiki bat banandu da gainontzeko lehiakideetatik, eta horien artean ziren iazko irabazleak ere, Hassan Oubadi eta Hicham Sigueni. 

Iaz Oubadik lortu zuen garaipena azken segudoetan. Ordea, aurtengoan azkarragoa izan da Sigueni, eta 27 minutu eta 49 segundoan osatu du bederatzi kilometro luze zituen ibilbidea. 

Ikusgarria, baita ere, emakuezkoek egin dute lasterketa. Arrekoen kasuan bezala, azken itzulian erabaki da hemen ere garaipena norentzat izango zen. Hain izan da estua lehia, epaileek eurek ere zalantzak izan dituztela. Azkenean, baina, Boulaid izan da garaile bigarren urtez. Marokoarrak 31 minutu eta 40 segundoko denbora egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.