Pilota

Hilaren 15 eta 20 bitartean jokatuko dute Zarauzko torneoa

Lehen finalerdia Azkoitian jokatuko da, Bengoetxea VI.a-Albisu eta Ezkurdia-Rezustaren artean.

Ander Imazek beste aukera on bat jaso du Zarautzen. JUAN CARLOS RUIZ / ARP
Gorka Intxausti Aranguren.
2017ko abuztuaren 10a
17:35
Entzun

Urtero bezala, Gasteizko feriaren eta Bilboko feriaren artean jokatuko da: abuztuaren 15etik 20ra. Lau bikotek osaturiko torneoa da, bi finalerdi eta finala. Jaialdi guztiak 17:00etan hasiko dira.

Lehen jaialdia, aurreko urtean bezala, Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatuko da, hilaren 15ean. Egun horretan, Bengoetxea VI.ak eta Albisuk Ezkurdia eta Rezustaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bigarren finalerdia eta finala Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko dira. Abuztuaren 18ko finalerdian Olaizola II.a eta Imaz ariko dira Irribarria eta Zabaletaren aurka. Finalerdietako bi irabazleek jokatuko dute hilaren 20ko finala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.