Kirola

Hilda topatu dute Dakar Rallyko moto gidari frantziar bat

2009ko urtarrilaren 7a
13:44
Entzun
Pascal Terry (49 urte, Frantzia) moto gidaria hilik aurkitu dute gaur Dakar Rallyan, Argentinan. Proban parte hartzen ari zen, eta igandetik desagertuta zegoen. Bigarren etapako ereumuan topatu dute haren gorpua, Santa Rosa eta Puerto Madryn hirien artean, mototik hogei bat metrora.

Lehen Dakar zuen Terryk, eta Yamaha taldean ari zen, Pascal Gibert herrikidearekin batera.

Dakar Rallyaren historian hil den 54. parte-hartzailea da.

Aurten Amerikan ari dira jokatzen proba hori, ez ohi bezala Afrikan, hemengo "mehatxu terroristengatik". Argentinan eta Txilen jokatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.