Hiru euskal taldeek bihar jokatuko dute
ERRUGBIA. Ohorezko Mailako hiru euskal taldeek bihar jokatuko dituzte 14. jardunaldiko partidan. Urbietan lehen bi sailkatuek jokatuko dute, Gernikak La Vila liderra hartuko baitu (12:30). AMPO Ordiziak ere etxean jokatuko du, eta CAU Valentzia azken sailkatua hartuko du Altamiran (12:00). Azkenik, Pegamo Bera Berak oso partida zaila du Valladoliden, Salvadorren zelaian (12:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu