Madrilgo 20. zenbakiko instrukzio epaitegiak kartzelara bidali ditu hiru lagun, Francisco Javier Romero Taboada Jimmy Deportivoko zalearen hilketarekin zerikusia dutelakoan. Juan Antonio Saenz de San Pedro epaileak karguekin aske utzi ditu gainerako atxilotuak, bat izan ezik —azken hori kargurik gabe utzi dute libre—.
Espainiako Poliziak Frente Atletico muturreko taldeko kideak atxilotu ditu azken egunetan, eta Riazor Blues Deportivoko jarraitzaileak dira orain atxilotutakoak.
Azaroaren 30ean, liskarrak izan ziren muturreko bi taldeen artean, eta Jimmy Deportivoko zalea hil zuten.