FUTBOLA

Hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu Osasunak

Realak husna berdindu du Levanteren contra. Gaur jokatuko du Athleticek Vigon.

Riera, gola ospatzen. J. M., ARP
2014ko otsailaren 10a
14:43
Entzun

Urrezko hiru puntu lortu ditu Osasunak, Espainiako Ligako 23. jardunaldian Getaferi 2-0 gailenduta. Berehala hartu dute aurre markagailuan gorritxoek, espainiarren atzeko lerroa hautsi eta Oriol Rierak baloia atezainaren gainetik bikain loratuta. Abantailari eutsi diote nafarrek partida osoan zehar, eta 88. minutuan egin du Roberto Torresek lehia erabakita utzi duen gola, kontraeraso baten bitartez.

25 puntu ditu orain Osasunak, eta 14. postuan dago sailkapenean. Lau puntuko aldea du jaitsiera postuekiko.

Realak, berriz, puntu bakarra eskuratu du etxean Levanteren kontra, gola sartzeko ahaleginak eta bi egin arren. Keylor Navas izan da partidako protagonista, donostiarrek izandako aukera guztiak utzi baititu ezerezean. Baloiaren jabe izan dira txuri-urdinak, baina, golik egin ezinda, ez du etxeko bolada ona luzatzerik izan –sei partida zeramatzan jarraian Realak etxean irabazten-.

Seigarren postuan dira orain gipuzkoarrak, 37 punturekin. Datorren sasoian Europan jokatzeko postuetan daude, eta sei puntura du zazpigarren sailkatua, Sevilla. Asteazkeneko partidara begira hasiko da orain lanean Reala, Espainiako Kopako finalaurreko joanekoan jasotako 2-0ekoa irauli beharko baitu Anoetan Bartzelonaren kontra.

Bestalde, gaur jokatuko du Athleticek 22:00etan Vigon, Celtaren aurka. Zuri-gorriak laugarren dira sailkapenean, eta, garaituz gero, sei puntuko aldea zabalduko dute bosgarren postuan den Vila-Realekiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.