Jose Luis Orbegozo zelaian nagusi izan dira gipuzkoarrak, baina kosta zaie garaipenaren gola lortzea. Txuri-urdinek ondo hasi dute partida, eta markagailuan aurretik jartzeko aukera izan dute. Manuela Lareok lehen aukera izan du Maria Diazen jokaldi on baten ondoren. Minutu gutxira, Eguzkiñe Peña Sandra Ramajoren erdiraketa bat atean sartzeko zorian egon da. Ezin, ordea.
Bigarren zatiak lehenengoaren bidea jarraitu du, eta golaren bila irten da Reala atsedenalditik. Partidak berdinketan amaitzeko itxura zuenean, Nahikari Garciak area barruan izandako jokaldi nahasi bat baliatu du 87. minutuan etxekoen gola egiteko.
Garaipenarekin, txuri-urdinek bolada onean jarraitzen dute, zazpi partida baitaramatzate galdu gabe. 39 punturekin, laugarren postuan dira. Hurrengo asteburuan Igor San Miguelen jokalariek Valentzia hartuko dute Zubietan.
[Youtube]https://youtu.be/w7wo5fezLlM[/Youtube]