Txirrindularitza

Hiru segundora murriztu da aldea

Vincenzo Nibalik (Astana) izugarri sufritu du Peña Cabargako azken metroetan, eta hiru segundora gerturatu zaio Chris Horner (RadioShack). Vasil Kiryienkak (Sky) irabazi du etapa.

unai zubeldia
2013ko irailaren 12a
17:42
Entzun

Ez sinesteko moduan dago Espainiako Vuelta. Hemezortzi etapa jokatuta, hiru segundoko tartea dago Vincenzo Nibali liderraren (Astana) eta Chris Horner (RadioShack) bigarren sailkatuaren artean. Etapa garaipena lortzeko borroka eta sailkapen nagusia mutur banatan jarri ditu Burgos eta Peña Cabarga arteko etapak. Ihesaldian sartuta, garaipen ederra lortu du Vasil Kiryienkak (Sky), iheskide guztiak atzean utzi eta atzeragotik etor zitekeenari begiratu ere egin gabe. Atzean, berriz, Movistarrek eta RadioShackek erritmo bizi-bizia jarri dute etapa guztian zehar, eta helmugara iristeko pare bat kilometro falta zirela lortu dute Nibali liderra itotzea. Dani Morenok eta Joaquim Rodriguezek (Katuxa) jo dute lehen eraso serioa, eta Valverde bera geratu da ezinean hasieran. Baina Hornerren mugimenduarekin, erabat lehertu da liderra, eta gorriak ikusi ditu sailkapen nagusiko aldeari eusteko. Estatubatuarrarekiko 25 segundo galdu ditu azkenean, eta 28ko altxorra zeukan. Narancoko igoera eta Angliru zain daudela, ikusgarri geratu da Vuelta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.