Azken hiru partidetatik hiru irabazi dituzte Eibarrekoek. Gaurkoan noski etxean jokatzeak abantaila eman die, eta baita jokalariak zelairatu eta gutxira Sergio Garciak min hartu izanak ere. Baina era batera edo bestera, nagusitasun handia erakutsi dute etxekoek zelaian.
Ordu erdi baino lehen aurretik zihoazen Mendilibarrenak Kike Garciak sartutako golari esker, eta lehen zati amaitzerako bi eta hutsekoa alde zuten markagailuan. Bisitariak ez dira atzean geratu eta ahaleginak egin dituzte atera heltzeko, baina ez zaio horretarako aukera onik suertatu.
Bigarren zatian are lasaiago irten dira etxekoak. Erasoan nagusi izaten jarraitzen zuten eta markagailua alde izanik ez zegoen urduri jartzeko arrazoirik. Espanyolekoak ahalegindu dira Eibarren defentsan hutsuneren bat aurkitzen, baina ezin. Hala, erraz heldu da Eibarren hirugarren gola.
Azken minutuetan etsita zeuden bisitariak. Biana ezustean arriskurik gabekoa zirudien falta batekin sartu dute partidako gol bakarra.